AUZPERRI

ABESBATZA

AUZPERRI ABESBATZA

 

"Auzperri Abesbatza", Nafarroako iparraldean kokatutako 200 biztanletako Aurizberri/Espinal herriko korua da. 

"Auzperri Abesbatza" 1992 urtean sortu zen. Hasiera-hasieratik, Begoña Almirantearenak zuzendu du, eta, bere errepertorioan sartzen dituzte erlijio-musika eta musika profanoa, ahots hutsez edota organoarekin lagundua, estilo ezberdineko lanak lan eginez, eta bereziki, euskal folklorearen lanak.

Auzperri Abesbatza herrian bertan eta bere inguruan aritu ohi da, eta parte hartzen du erlijio-jaialdietan eta hainbat kultur ekitalditan (Musikaren Eguna, Erroibarko eguna, Artzainen Eguna, Nafar Pirinioko Abesbatzen Topaketa, Donejakue Bideko Abestaldeak, Orreagako gudaren berregitea), baina, gainera, beste herri batzuekin ere egiten ditu abesbatza-trukeak, esate baterako, azken bolada honetan, Arrasate, Lekunberri eta Atarrabiakoarekin. 

Era berean, parte hartu izan du musika ziklo batzuetan eta zenbait emanalditan, besteak beste, Ziordiako Musika Jardunaldietan, Tuterako Fernando Remacharen Topaketetan,  Santo Domingo de la Calzadako Donejakue Bideko Topaketetan edota Atarrabia abesbatzak antolatutako lehiaketan. Aldi berean, umeentzako Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako kantutegi bateko errealizazioan parte hartu du.

2009tik, Nafarroako Koru Federazioan sartu ondoren, parte hartzen du Nafarroako Gobernuak antolatutako Nafarroaren Eguneko ospakizunetan eta Koru Federazioak antolatutako beste ekitaldi batzuetan ere. Adibidez, “Nafarroan Kontzertuak” zikloan edo Iruñeko “Civican” ziklo koralean.