AUZPERRI

ABESBATZA

ZUZENDARIA

 

Begoña Almirantearena Auzperri Abesbatzako zuzendaria da. Iruñeako Pablo Sarasate kontserbatorioan erdi mailako txistu ikasketak egin zituen 1966ko ikasketa-planean.Bego

Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak Hondarribian eta Aragoiko abesbatza federazioak Egea de los Caballerosen eta Grausen antolatutako zuzendaritza ikastaroetan egona da.

Gerora, Barañainen, Iruñean eta Burlatan kantu eskolak jaso ditu eta Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako hainbat ikastaro eta tailerretan parte hartu izan du.

Aurelio Sagaseta (Espainia), Eduardo Correa, Dante Adnreo, Javier Dameson (Argentina), Alina Orraca, Electo Silva (Cuba), Javi Busto eta beste hainbat maisurekin lan egin du eta Orreagako Ama Ikastetxe Publikoan bost urtez musika irakasle gisa aritu da.

Orreaga musika eskolan txistu eskolak ematen hasi zen LOGSE legea ezartzearekin batera, eta aurrerago, ahots-talde ezberdinen irakasle ere izan da.

1992an, Aurizberriko elizako abesbatzaren zuzendaritza hartu zuen eta orduan hasiko da abesbatzen zuzendaritzarekin harremanatzen. Urte batzuk aurrerago, musika eskolan sortu zen “Orreaga Abesbatza”ko zuzendaritza hartu zuen, 6 urte beranduago Javier Iriarteri ardura pasa zion arte.

Gaur egun, Auzperri Abesbatzako eta Esteribarko abesbatzako zuzendaria da.